XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bestetik, 17.9. irudian ampdel;x = 2L denez, taupadaren luzera espazialaren eta uhin-zenbakien tartearen arteko erlazio hau ageri zaigu:

Izatez, emaitza hau ere orokorra da, taupaden analisi espazialari dagokionez, nahiz eta orduan idatzi behar dugun, osagaien fase desberdinak kontutan hartuz.

Beraren esangura oso sinplea da, hain zuzen, taupadaren luzera zenbat eta gehiago laburtu (ampdel;x txikiagotu), pultsazio gehiago beharko ditugu (ampdel;k handiagoa) taupada egokiro adierazteko.

Alderantziz, pultso harmonikoaren tartea luzeagoa egitean (ampdel;x handitzean), taupadaren espektroa estuagoa izango da (ampdel;k txikiagoa), eta taupada puruagoa.

Limitean, egitean, uhin monokromatikoa edukiko dugu, hots, eta bakarra.

Erlazio honek gogora dakarkigu lehenago luzera denboralaren (ampdel;t) eta maiztasun-tartearen (ampdel;w) artean lorturikoa.

Izan ere, gauza bera direla ikus daiteke, erlazioa eta talde-abiadura kontzeptua erabiliz.

Hain zuzen ere, , eta, bestetik, ampdel;x luzerako taupada talde-abiaduraz puntu batetik pasatzen emango duen denbora denez, .

Magnitude konjokatuen arteko erlazio honek garrantzi handia du fisika kuantikoan, azken batez Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipiora bait garamatza (...).